Askatasunean eta norbanakoaren erantzukizunean erabat sinisten dugu. Hori dela eta, drogen aurrean geure burua kontrolatzeko gaitasuna garatu behar dugu, kontsumitu aurretik bi bider pentsatzeko eta kontsumitzearen ondorioak gogoan izateko. Mendekotasun arazo baten aurrean laguntza eskatzeko gai izateak, halaber, garrantzi handia du baita, norbaitek hala eskatuko baligu, laguntza eskaintzeko gai izateak ere. Nahi duenak drogen munduan sartzeko askatasuna du, bere ardurapean noski, eta ondorioak kontuan harturik, bai bere bizitzan bai bere senide eta gurasoen bizitzetan. Gure ustez jokabide pertsonalak oso garrantzitsuak dira, izan ere, pentsatzen dugu kontsumitzaileok drogak kontsumitzeari utziko bagenion, drogen negozioa desagerraraztea ahal izango zela. Osoko bilkurako zuzenketak · Gurasoek, jarraitu beharreko ereduak diren aldetik, gugandik espero dutenarekiko koherentziaz jardun behar dute. Hori dela eta, ematen dizkiguten aholkuekiko kontsekuente izatea eskatzen diegu. Horretarako, hitzez gain, ekintzekin ere hezi behar gaituzte. Gure ustez, hezkuntza on batek bizimodu osasuntsuan oinarritu behar du. Bide batez, drogei buruzko informazioa barneratzeaz gain, aipatutako informazioa guri transmititzen jakitea eskatzen diegu. Jakin badakigu eurek informazio asko dutela. Zenbaitetan, ordea, zer transmititu baino transmititzeko moduari gehiago erreparatu beharko liokete. · Oro har, paso egiten dugu eta ez dugu aisialdirako jarduera berririk proposatzen. Uste dugu gu geu aisialdirako gure jarduerak sortzeaz arduratu beharko ginatekeela, helduek proposatzeko zain egon beharrean. Guk geuk beste era bateko aisialdia sortzen badugu, gure interesetan oinarritu gaitezke. Horrela, gazteok gazteontzako egindako aisialdi dibertigarriago eta atseginagoa egin ahal izango dugu. Zenbaitetan, eskaintzen diren jarduerak gure adinarekin bat ez datozelako kexatzen gara, aspergarriak direla esaten dugu edo, besterik gabe, jarduera urri dagoela aukeran. Baina ez dugu ezer egiten gure iritziak aintzat har daitezen. Paso egiteari utzi eta jarrera aktiboagoa izan beharko genuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario