2009/01/22

Askagintza erakundea


Askagintzaren jatorria 1970. hamarkadan Euskal Herrian azaldu zen droga-menpekotasun fenomenoari aurre egiteko sortutako hainbat herri erakundeetan bilatu behar da. Orduko talde asko elkartu eta 1988. urtean Etxarri-Aranazen erakunde bezala sortu eta eratu ginen.
Ordungo HELBURUAK eta xedeak mantentzen ditugu. Drogak beti egon direla, daudela eta etorkizunean ere egoten jarraituko dutela uste dugu. Jakin badakigu substantzia horiekin pertsona bakoitzak egiten dugun erabilera ezberdina dela, drogak hartzen ditugunean lortzen ditugun ondorioak ezberdinak izan baitaitezke, sendatzea, plazerra lortzea, ihes egitea, eguneroko gauzak ahaztea, heriotza... Herri erakunde gisa Prebentzio Ekintza hartu dugu oinarritzat. Ekintza honen oinarriak heziketa, gizarte eta kultur eraldaketak, guzti hau bai pertsonalki, bai kolektiboki drogak dauden gizarte batetan droga-menpekotasunik gabe bizitzen ikasiaz.

Substantziak bere baitan ez dira arazoa. Arazoa drogekin egiten ditugun zenbait erabilpen dira.

Politika debekatzaileak eta kontrol sozialak porrot egin du. Drogekin mantentzen dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan erregulatzeko premia dago, bai ekoizpena, bai salmenta eta baita bere kontsumoa ere.

Drogak aldarrikatzeko erabiltzen diren diskurtso hutsalkeriak (banalizatzaileak) eta neoliberalak, kontsumoaren eskubide indibidualak, kolektiboaren osasun eta askatasun eskubideen aurretik jartzen dituzte.

Droga ilegalen eskaintzaren eta banaketaren atzetik dauden interes ekonomikoak, politikoak eta polizialak ustelkeria sortzeko besterik ez dira eta askotan droga kontsumo berak baino ondorio kaltegarriagoak sortzen dituzte.Askagintzak urteak daramatza gizarteko hainbat sektoreekin (gurasoak, gazteak, hezitzaileak, psikologoak, pedagogoak, prebentzio teknikariak....) elkarlana burutzen. Era honetako lanen bidez droga-menpekotasun fenomenoari erantzun zehatzak eman nahi dizkiogu, baina beti ere ikuspuntu globala izanez.
Hemen usten dizuet web orrialderaen helbidea beste datu edo gauza jakin nahi baduzue
http://www.askagintza.com/

No hay comentarios: