2009/02/03

Multimedia

Hemen usten dut Garkoitz itxaso, Rakel metola eta Aiora llona egin dugun multimedia:

Ares tutoriala

Hemen usten dizuet nik Garikoitz egindako tutoriala:

Webquest

Hemen dugu drogei buruzko webquest bat.
Gaur egun drogek presentzia handia dute gure gizartean. Normaltasun honek, kontsumitzaileek jasan ditzaketen eraginak kontuan ez hartzera eraman gaitzake. Bai gazteek, bai helduek aukera zabala dute kontsumitzerako garaian, lehenengoek, oso adin txikitan eta oso erraz eskura ditzaketelarik.
Hemen usten dizuet helbidea webquest hau hobeto ezagutzeko oso interesgarria dela eta.
URL:http://www.phpwebquest.org/euskera/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1651&id_pagina=1

Nire gaiari buruzko beste blogak

Internetetik informazioa bilatzen nire blogaren gaiari buruzko beste blog bat aurkitu dut, hau da, blog bat gazteak eta drogei buruz, bertan drogak gizartean zenolako eragina duten aztertzen du eta nahiko interesgarria. Animatzen zaituztet blog hau bisitatzera, hemen usten dizuet helbidea
URL:http://drogakgizartean.blogspot.com/


Baita ere beste blog bat aurkitu dut nire blogari buruzko gaiarekin zerikusirik duena, blog honetan badaude sarrera batzuk non drogei buruzko informazioa ematen duten eta oso interesgarria iruditu zait eta baita ere gonbidatzen dizuet blog hau ezagutzera, hemen usten dizuet helbidea:

2009/02/02

facebook-en egindako albuma

Facebook-en helbide bat sortu dut eta bertan argazki album bat egin dut blogaren gaiari buruz, hau da, gazteak eta drogei buruz, espero dut zuen gustukoa izatea, animatzen zaituztet argazki hauek ikustera, oso interesgarriak direla eta.

Youtube-n eskegi dudan bideoa

Bideo honek nik grabatu dut Bilboko diskoteka batean eta ikusten da nola gazteak pasatzen duten asteburuak jaietan.
URL:http://es.youtube.com/watch?v=010Fsor7WN8

2009/01/22

Mapa kontzeptuala

Hemen usten dizuet TIC-ari buruzko mapa kontzeptuala.

Drogak gaurko gizartean


Gure gizartean drogek pisu handia dute. Gazteok gero eta lehenago hasten gara produktu hauek kontsumitzen, eta hau oso larria da. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo hasten ziren gazteak zigarroak erretzen. Horrela, helduagoak sentitzeaz gain, besteak baino gehiago zirela ere pentsatzen zuten.

Gaur egun, arazo hori desagertu beharrean, larriagotu egin da: zigarroak erre beharrean kalamua erretzen baitute. Medikuek diotenez, horrelako batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin ondoren, euskaldunon %20k egunero kalamua erretzeko ohitura duela ondorioztatu da. Datu hau izugarria da, batik bat, sortu diren arazoak ikusita.

Diotenez, gazteak 13 urterekin hasten dira, eta gure ustez hauxe da geratu beharrekoa. Adin honetan porroak errez gero, nola izango dute burmuina 20 urterekin? Asteburuetan hasten den ohitura txar hau, eguneroko bihurtzen da. Azkenean, beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko. Zenbat aldatu diren ohiturak! Gizakiok betidanik hartu omen ditugu drogak baina gaur egun beste eta maiztasunez egiten da.

Egun, “ohiko” bilakatu da drogak kontsumitzea. Gainera, ez dago drogarik gabeko gizarterik. Jendea arrazoi ezberdinengatik hasten da drogak hartzen. Garbi eduki behar da, ordea, droga mota ezberdinak daudela: alkohola, tabakoa, kalamua, kokaina, heroina eta beste substantzia asko eta asko. Batzuk legezkoak dira eta beste batzuk, ostera, ez. Halere, guztiak dira substantzia psikoaktiboak.

Adibide bezala, kalamua dugu. Hau, gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasunez bizi dute droga hau. Beste adibide bat, alkohola da. Droga legala dugu, eta normaltasun osoz edaten da gizartean.

Ohitura hauek aldatu behar dira, eta bizitza osasuntsuago bat egin. Gainera, beti da txarra droga kontsumoa, baina geroz eta gazteago hasi mundu horretan, orduan eta kalte handiagoa egingo digute. Beraz, zaindu ditzagun gure buruak!

Askagintza erakundea


Askagintzaren jatorria 1970. hamarkadan Euskal Herrian azaldu zen droga-menpekotasun fenomenoari aurre egiteko sortutako hainbat herri erakundeetan bilatu behar da. Orduko talde asko elkartu eta 1988. urtean Etxarri-Aranazen erakunde bezala sortu eta eratu ginen.
Ordungo HELBURUAK eta xedeak mantentzen ditugu. Drogak beti egon direla, daudela eta etorkizunean ere egoten jarraituko dutela uste dugu. Jakin badakigu substantzia horiekin pertsona bakoitzak egiten dugun erabilera ezberdina dela, drogak hartzen ditugunean lortzen ditugun ondorioak ezberdinak izan baitaitezke, sendatzea, plazerra lortzea, ihes egitea, eguneroko gauzak ahaztea, heriotza... Herri erakunde gisa Prebentzio Ekintza hartu dugu oinarritzat. Ekintza honen oinarriak heziketa, gizarte eta kultur eraldaketak, guzti hau bai pertsonalki, bai kolektiboki drogak dauden gizarte batetan droga-menpekotasunik gabe bizitzen ikasiaz.

Substantziak bere baitan ez dira arazoa. Arazoa drogekin egiten ditugun zenbait erabilpen dira.

Politika debekatzaileak eta kontrol sozialak porrot egin du. Drogekin mantentzen dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan erregulatzeko premia dago, bai ekoizpena, bai salmenta eta baita bere kontsumoa ere.

Drogak aldarrikatzeko erabiltzen diren diskurtso hutsalkeriak (banalizatzaileak) eta neoliberalak, kontsumoaren eskubide indibidualak, kolektiboaren osasun eta askatasun eskubideen aurretik jartzen dituzte.

Droga ilegalen eskaintzaren eta banaketaren atzetik dauden interes ekonomikoak, politikoak eta polizialak ustelkeria sortzeko besterik ez dira eta askotan droga kontsumo berak baino ondorio kaltegarriagoak sortzen dituzte.Askagintzak urteak daramatza gizarteko hainbat sektoreekin (gurasoak, gazteak, hezitzaileak, psikologoak, pedagogoak, prebentzio teknikariak....) elkarlana burutzen. Era honetako lanen bidez droga-menpekotasun fenomenoari erantzun zehatzak eman nahi dizkiogu, baina beti ere ikuspuntu globala izanez.
Hemen usten dizuet web orrialderaen helbidea beste datu edo gauza jakin nahi baduzue
http://www.askagintza.com/

Drogak Euskal Herriko gizartean

Euskal Herrian, besteak beste, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean.

Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko.

Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.

Jokabide pertsonala

Askatasunean eta norbanakoaren erantzukizunean erabat sinisten dugu. Hori dela eta, drogen aurrean geure burua kontrolatzeko gaitasuna garatu behar dugu, kontsumitu aurretik bi bider pentsatzeko eta kontsumitzearen ondorioak gogoan izateko. Mendekotasun arazo baten aurrean laguntza eskatzeko gai izateak, halaber, garrantzi handia du baita, norbaitek hala eskatuko baligu, laguntza eskaintzeko gai izateak ere. Nahi duenak drogen munduan sartzeko askatasuna du, bere ardurapean noski, eta ondorioak kontuan harturik, bai bere bizitzan bai bere senide eta gurasoen bizitzetan. Gure ustez jokabide pertsonalak oso garrantzitsuak dira, izan ere, pentsatzen dugu kontsumitzaileok drogak kontsumitzeari utziko bagenion, drogen negozioa desagerraraztea ahal izango zela. Osoko bilkurako zuzenketak · Gurasoek, jarraitu beharreko ereduak diren aldetik, gugandik espero dutenarekiko koherentziaz jardun behar dute. Hori dela eta, ematen dizkiguten aholkuekiko kontsekuente izatea eskatzen diegu. Horretarako, hitzez gain, ekintzekin ere hezi behar gaituzte. Gure ustez, hezkuntza on batek bizimodu osasuntsuan oinarritu behar du. Bide batez, drogei buruzko informazioa barneratzeaz gain, aipatutako informazioa guri transmititzen jakitea eskatzen diegu. Jakin badakigu eurek informazio asko dutela. Zenbaitetan, ordea, zer transmititu baino transmititzeko moduari gehiago erreparatu beharko liokete. · Oro har, paso egiten dugu eta ez dugu aisialdirako jarduera berririk proposatzen. Uste dugu gu geu aisialdirako gure jarduerak sortzeaz arduratu beharko ginatekeela, helduek proposatzeko zain egon beharrean. Guk geuk beste era bateko aisialdia sortzen badugu, gure interesetan oinarritu gaitezke. Horrela, gazteok gazteontzako egindako aisialdi dibertigarriago eta atseginagoa egin ahal izango dugu. Zenbaitetan, eskaintzen diren jarduerak gure adinarekin bat ez datozelako kexatzen gara, aspergarriak direla esaten dugu edo, besterik gabe, jarduera urri dagoela aukeran. Baina ez dugu ezer egiten gure iritziak aintzat har daitezen. Paso egiteari utzi eta jarrera aktiboagoa izan beharko genuke.

Familien jokabidea


Familientzako gure proposamena hitz bakar batean trinkotu genezake: komunikazioa. Komunikazioak guraso eta seme-alaben arteko konfiantza indartuko lukeelakoan gaude. Horrez gain, gurasoei gu koherentziaz eta mugak jarriz heztea eskatuko genieke, izan ere, askotan muga non dagoen jakitea kostatzen baitzaigu. Horrela, gure heziketarako beharrezkoa izango balitz, zenbait gauza egiten ez uztea biziki positiboa izango litzatekeela uste dugu. Dialogoak berebiziko garrantzia duela uste dugu, gu hobeto ezagutu eta gure kezkak eta beharrak zeintzuk diren jakin ahal izango baitute. 2.3.Ikastetxeen jokabidea Drogen kontsumoari buruzko hitzaldietara joatea oso interesgarria iruditzen zaigu. Horrela, kontsumitu ala ez kontsumitu erabaki aurretik, informazio gehiago izan dezakegu. Zentzu honetan, droga berrien eta haien kontsumoaren ondorioen gaineko informazio gehiago eta txikitatik emana izango bagenu, gutxiago kontsumituko genuke. Era berean, ikastetxeetan “paternalismorik” gabe drogei buruz hitz egingo balitz, gu geu izan eta gai honekiko askeago sentituko ginateke. Bestalde, ikastetxearen barruan kontsumoa zorrotzago kontrolatu beharko litzatekeela uste dugu, arau argiagoekin, esaterako.

Gazteen ikuspuntua


Droga kontsumoen eboluzioa Garai batetik hona zenbait drogaren kontsumoa handitu egin dela uste dugu. Gainera, gero eta gazteago hasten dira drogak hartzen. Orain errazagoa da drogak kontsumitzea, izan ere, lehen baino merkeago eta errazago eros baitaitezke. Sustantziei dagokienez, alkohola, tabakoa eta kanabisa dira gazteen artean zabalduenak. Nerabeok aipatutakoen eta bestelako drogen artean aldeak ikusten ditugu. Drogen gaineko estereotipoak Helduek uste dute gazteok aldi oro mozkortzen eta drogak hartzen ibiltzen garela. Eta ez da horrela. Zeinahi adin tartean gertatzen den moduan, badira drogak kontsumitzen dituztenak eta kontsumitzen ez dituztenak. Helduen artean gauza bera gertatzen da. Uste dugu hedabideek gure irudia itxuraldatzen dutela, izan ere, zenbait programatan soilik edateko biltzen den pertsona talde moduan agertzen baikara. Gure gurasoek ikusten dituzte programa horiek. Hori dela eta, kalera irteten garen bakoitzean telebistan ikusi dutena egiten dugula uste dute. Gazte askok, ordea, ez dute kontua horrela ikusten. Gure ustez, generalizazioek arduragabe itxura ematen digute, baina inguruan ditugun gauzek benetan kezkatzen gaituzte. Drogak kontsumitzearen arrazoiak Gure iritziz, taldeak egiten duen presioak berebiziko garrantzia du, zeinahi motako kontsumoari ekiteko orduan. Inork ez du taldeko xelebrea izan nahi eta, taldekoen onespena lortzeko, mundu guztiak egiten duena egiten dugu. Horrez gain, ateratzen garenean sustantziaren bat hartzen badugu, ausartago ikusten dugu gure burua. Izan ere, alkoholari esker desinhibitzen baikara, eta hobeto pasatzen dugu. Bestalde, alkoholaren alderdi kulturala nabarmendu nahi dugu. Gure kulturan bazkaz ospatu ohi da zeinahi gertakizun eta, normalean, asko edaten da ere. Hori da guk ikusten duguna. Amaitzeko, gure ustez familia arazoek, komunikazio txarrak eta konfiantza falta, gazteak kontsumitzera bultzatzen dituzte, nahiz eta arrazio garrantzitsuena ez izan. Drogak kontsumitzearen arriskuak Zeinahi droga kontsumitzea arriskutsua dela uste dugu. Norbaitek kontsumitzeko ohitura baldin badu, bere bizitzaren hainbat alor okertu daitezke, besteak beste, familiarekiko harremana eta eskola errendimendua. Gorputzak, halaber, drogak kontsumitzearen zenbait ondorio pairatzen ditu; hala bihotzeko, biriketako eta gibeleko arazoak nola gaixotasun metalen bat izateko aukera handia. Horrela, pertsona talde batek droga gehiegi hartzen duenean, kalean liskarrak gertatu eta arrisku handiko harreman sexualak izan ditzakete. Azken horren eraginez, nahigabean haurdun geratu edo sexu harremanen bidez transmititzen diren gaixotasunak har daitezke

2009/01/21

Slideshar-en eskegi dudan power point-a

Hemen usten dizuet nik egindako power point-a blogaren gairari buruz:

Gazteak
View more presentations or upload your own.

2008/12/18

Datuen taula

Taula honetan ikusten da adin ezberdinekin zenbat pertsona droga kontsumitzen dute:


AdinaCanabisaCocacaina
14-24 53% 22%
24-3433%14%
34 baino gehiago13% 7%

2008/11/20

gazteen eta drogen power point-a

Ikus dezazue power point honek oso interesgarria baita, gazteek izaten dituzten faktoreak ikusten baitira.

Jovenes Conflictivos5
View SlideShare presentation or Upload your own.

GAZTEAK ETA DROGAK

Gazteen droga-kontsumoa gaur egungo guraso eta hezitzaileen kezka handienetako bat da. Europako gazteek, mundu aurreratuko gehienek bezalaxe, oso gazterik dute droga-eskaintza jasotzeko aukera. Drogak kontsumitzearen arriskuei buruzko informazio-kanpaina ugari egin den arren, drogak eta gazteak maiz erlazionatzen diren hitzak dira.

Nutritiboki asimilatu ordez, alterazio organiko eta/edo animiko sakonak sortzen dituen edozein substantzia kontsideratzen da droga. Berdin dio sendatu edo hil egiten duen. Pertsona batzuk botika jakin batzuen menpe daude zeharo eta, adiera hertsian, toxikomanoak direla esan genezake.

Droga-saltzaileek parranda-lekuetan, kontzertuetan, tabernetan edo kale erdian, institutuaren irteeran bilatzen dituzte biktimak. 19 urtetik aurrera jaitsi egiten da droga-eskaintza EBko herrialde gehienetan, drogak festa eta dibertsioarekin asoziatzen baitira, hau da, gazteen merkatuarekin. Helduak beste produktu batzuekin "engantxatzen" dira (kafea, tabakoa, alkohola, telebista, etab.) beren sozializazio eta "ihes egiteko" beharrak bestelakoak direlako.

Azken urteetan, "sintesi drogen" kontsumoa modan jarri da diskoteketan eta gazte-kontzertuetan, eta horrek jaitsi egin du drogak kontsumitzen hasteko adina. 14 urtetik beherako gazteen % 22ari eskaini diote droga eta 14 eta 18 urte bitarteko adinean portzentajea % 80ra igotzen da. 14 urtetik beherakoen proportzioa EBko batez bestekoaren parekoa da, baina inguruko herrialde mediterraneoen batez bestekoaren oso gainetik dago (Frantzia, Grezia eta Italia).

Noiz (gazteen adina) eta non (drogak eskaintzen diren lekuak) esateaz gain, 15 eta 24 urte bitarteko gazteek drogak kontsumitzeko planteatzen dituzten arrazoiak azaltzen dituzte estatistikek.

2008/10/30

ONGI ETORRIA

Ongi etorri blog honera:
Aste guztitan izango duzue berri batzuk eta nahi duzuen eskaerak eta komentarioak egin dezakezue.
Eskerrik asko eta beste bat arte.